Polisarioa eta Maroko berriz ari dira hitz egiten
NEW YORK. Marokok eta Fronte Polisarioak elkarrizketei ekin diete berriz ere New Yorken, NBEren babesarekin. Negoziazioak etenda egon dira Aaiungo liskarrak direla eta. Polisarioaren arabera, Marokok negoziazioa blokeatu du, autonomiaren proposamena baizik ez duelako onartzen. Horrez gain, Europako Batasunak nekazaritza sustatzeko 70 milioi euroko laguntza iragarri du Marokorentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu