Eduardo Zaplana PPko buruzagiak "behin-behinekoz" politika utzi eta enpresa pribatuan hasiko dela iragarri du. Zehazki, Telefonicaren Europako Batasuneko ordezkari izateko Espainiako Kongresuko diputatu kargua utziko du.
Azken bi urteetan PPko buruzagi nabarmenenetakoa izan da Zaplana Espainiako politikan: ministro izan zen Aznarrekin, eta PPren Kongresuko bozeramaile iragan legegintzaldian. Iragan martxoaren 9ko hauteskundeen ondoren iragarri zuen bozeramaile izateari lagako ziola, eta, orain, berriz, diputatu izateari.
Espainia
Politika utziko du Zaplanak Telefonicaren EBko ordezkari izateko
Iragan legegintzaldian PPren bozeramailea izan zen Espainiako Kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu