mundua

Politkovskaiaren auziari berriro ekingo diote

Kazetari errusiarra hiltzeaz akusatutako lau lagunak aske utzi zituen otsailean epaileak baina, orain erabaki hori bertan behera geratu da eta auzia errepikatzea erabaki du Errusiako Auzitegi Gorenak.

2009ko ekainaren 25a
13:51
Entzun
Ana Politkovskaia kazetari errusiarraren auzia berriro irekiko dute. 2006ko urrian hil zuten haren gertukoen arabera, kazetaria Moskurekiko kritiko izateagatik. Ustez Politkovskaia hil zuten lau akusatuak aske uzteko agindua eman zuen epaileak pasa den otsailean. Orain erabaki hori bertan behera utzi dute eta Errusiako Auzitegi Gorenak epaiketa errepikatzeko agindua eman du.

Modu horretara, fiskaltzak epaiketan "irregulartasunak" izan zirelako aurkeztutako helegitea onartu du Auzitegi Gorenak. Epaiketan zehar, lau akusatuen absoluzioa bertan behera uzteko eta hilketaren inguruko ikerketari berriro ekiteko ere eskatu zuen fiskaltzak.

Serguei Jazhikurbanovi eta Jabrail eta Ibragim Majmudov anaiei Politkovskaia erailketan parte hartzea egotzi zioten. Pavel Riaguvori, berriz, botere gehiegikeriaz aritzea eta xantaia egitea leporatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.