El Salvadorreko fiskalak eta Poliziak Mara 18 talde kriminaleko lau kide eta polizia bat atxilotu zituzten atzo, Christian Poveda (Frantzia; 1955) argazkilariaren heriotza leporatuta. Poveda herrialde horretan hil zuten irailaren 3an eta atzo lurperatu zuten, Mauricio Ramirez Landaverde polizia zuzendariordearen arabera.
Howard Coto hilketaz arduratzen den ikerketaren zuzendariordeak adierazi du, posible dela Poveda talde kriminalaren informazioa ematen zuelako hiltzea. Haren arabera, atxilotutako poliziak eman zien horren berri Mara 18-ko kideei.
Poveda prentsa korrespontsala izan zen El Salvadorren, Gerra Zibilak iraun zuen bitartean (1980-1992) eta ondoren, La vida loca dokumentala egin zuen. Mara 18 izenez ezagunak diren El Salvadorko talde kriminalei buruzko film dokumentala da azken hori eta banda horietan sartuta dauden gazteen bizimoduaren berri ematen du -Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean eman zuten iaz-.
El Salvadorko hedabideen arabera, La vida loca filmatzen ari zen bitartean zazpi hilketen lekuko izan zen argazkilaria. Horietako hiru gainera dokumentaleko protagonista ziren.
Mundua
Polizia bat eta lau 'mara' atxilotu dituzte Poveda argazkilariaren hilketa leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu