Polizia bat hil dute labankadaz Paristik gertu

2021eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
RAMBOUILLET. Frantziako Poliziako agente bat hil zuten atzo eguerdian, Rambouillet hiriko polizia etxearen sarreran, Paristik 45 kilometrora. 36 urteko gizon batek labana batekin egin zion eraso 49 urteko emakumezko poliziari, eta, osasun zerbitzuek hura artatu arren, eragindako zaurien ondorioz hil zen. Erasotzailea ere une hartan hil zuten poliziek, tiroz.

Kasua estatuko Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzaren esku geratu da, eta «erakunde terrorista bati lotutako» hilketa gisa ikertuko du. Jean Castex Frantziako lehen ministroak ekintza «basati» eta «koldar» gisa definitu zuen erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.