munDUA

Polizia bat larri zauritu dute Irlanda iparraldean, auto azpian zuen bonba lehertuta

Randalstownen izan da atentatua, eta IRAren talde disidenteren bati leporatu diote. Erasoa "anbiguetaterik gabe salatu" du Sinn Feinek.

2010eko urtarrilaren 8a
14:07
Entzun
Irlanda iparraldeko polizia bat zauritu dute gaur atentatuan, auto azpian zeukan bonba lehertzean. Antrim eskualdean izan da erasoa, Randalstown herrian, goizeko sei eta erdiak aldera. Press Association berri agentziaren arabera, larri dago. Polizia autora igo berria zela egin du eztanda bonbak.

Polizia iturriek IRA Irlandako Armada Errepublikanoaren talde disidenteren bati egotzi diote atentatua. Iazko martxoaren 7an, Belfast hiriburutik 25 kilometrora, Massereeneko base militarrari eraso eta eta Erresuma Batuko bi soldadu hil zituen Benetako IRAk -gaurko atentatua handik kilometro batzuetara izan da-. Bi egunera, polizia bat hil zuen Continuity IRAk, Craigavon hirian, Belfastetik 40 kilometrora.

Mitchel McLaughlin Sinn Fein alderdiko ordezkariak "anbiguetaterik gabe salatu" du gaurko erasoa, eta indarkeria bukatzeko dei egin die egileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.