munDUA

Polizia bat zendu da Dagestanen atentatu suizidan

2010eko urriaren 23a
19:13
Entzun
Polizia bat hil dute gaur Dagestanen egindako atentatu suizidan, eta beste hainbat zauritu egin dira. Iturri ofizialek diote lagun bat Jasaviurt herrian Poliziaren kontrol postura bonba-auto batekin zuzendu dela, polizia batek geratu egin duela baina hark kotxea lehertzea erabaki duela.

Txetxenia ondoan dago Dagestan, Ipar Kaukasoan, eta aurten ehun polizia inguru hil dituzte. Errusia segurtasun indarrak ugaritzen ari da han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.