Polizia batek 11 lagun hil ditu tiroz, Afganistanen
KABUL. Polizia batek 11 zibil hil ditu Afganistan hegoaldean. Beren etxetik ateratzera behartu, eta tiroz hil zituen. Taliban gehienak biltzen dituen pastun etniakoak ziren hildakoak. Talibanek salatu dute ez dela lehen aldia polizia horrek «errugabeak» hiltzen zituela. Bestalde, Afganistango segurtasun indarrek bost taliban hil zituzten Kabulen, eraso bat prestatzen ari zirelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu