Afganistango Poliziako goi kargu batek 11 zibil hil ditu tiroz Uruzgan eskualdean, herrialdearen hegoaldean. Haien etniako kide batzuek bere bi lagun hil izana egotzi die, euren etxera joanda, eta mendekua hartu du, Uruzgango gobernadorearen bozeramaile batek esan duenez.
Eskualdeko kontseiluburu Ibrahim Akhundzadak adierazi du polizia hark zibilak askotan jazarri izan dituela, "antzeko krimenak" egiteagatik hiru aldiz atxilotu izan dutela, baina beti aske utzi izan dutela.