Polizia postu bati eraso diote Afganistanen
KABUL. Afganistanen, Poliziaren kontrol postu bati eraso diote tiroka eta lehergailuekin, eta gutxienez hamahiru lagun hil dituzte. Ekialdean izan da atentatua, Khost probintzian. Gobernuak dio hamar zibil eta hiru polizia hil direla. Talibanek beren gain hartu dute ekintza, baina hamabi polizia eta zibil bat hil dituztela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu