Kanadako Eskozia Berria eskualdean gertatu da hilketa. Poliziaren uniformeaz jantzitako 51 urteko gizon bat tiroka ibili da, eta gutxienez 16 pertsona hil ditu.
Larunbatean hasi zen erasoa, eta 12 ordu iraun du, erasotzailea hil duten arte.
Hildako gehiago egon daitekeela ohartarazi du Kanadako Poliziak. Izan ere, hiltzailea hainbat lekutan ibili zen tiroka. Antza, Poliziaren autoen erreplika batean mugitu da. Hildakoen artean emakumezko polizia bat dago.
Agintariek esan dutenez, badirudi hasieran hiltzaileak jomuga bat zuela, baina gero edonor hiltzen aritu dela.
Justin Trudeau lehen ministroak esan du "egoera ikaragarria" izan dela.
Kanadako hedabideen arabera, hiltzaileak Gabriel Wortman zuen izena, eta hortz klinika batean egiten zuen lan, teknikari gisa.
AEB mugakidearekin parekatuta, halako hilketa handiak gutxitan gertatzen dira Kanadan, armak edukitzeko baldintzak zorrotzagoak baitira.
Don’t make this abt guns. He owned a denture clinic in Halifax & darmouth, responsible & biz owner. everyone has good memories of him/nice guy. So he was likely stressed, his biz shut down &he might hv had untreated MI. Gabriel Wortman unlikely gunman. Sad https://t.co/TGJx7v6Zkt
— Bev (@Avalon709) April 20, 2020