Ipar Irlanda

Poliziak dio McGuinness IRAko talde disidenteen helburu dela

2009ko apirilaren 24a
17:19
Entzun
Irlanda iparraldeko Polizia Zerbitzuak (PSNI) jakinarazi duenez, gaurko bake prozesuaren aurka dauden IRAko talde errepublikar disidenteek Martin McGuinness Irlanda iparraldeko Gobernuko lehen ministrordea eta Sinn Feineko buruzagia hiltzeko plana dute.

"Denbora honetan, ni isilarazteko eta nire lan errepublikarra egiteari uzteko ahalegin asko izan dira", esan du McGuinnessek. "Orain arte mehatxuek ez dute lortu ez nik ez Sinn Fein alderdiak gure komunitatea ordezkatzeari utzi geniezaion". Euren lanarekin jarraituko dutela ere gaineratu du.

Poliziaren arabera, talde horietako batek -Benetako IRAk- pasa den hilabetean Patrick Azimkar eta Mark Quinsey soldaduak hil zituen Belfast kanpoaldean, Massereeneko base militar baten aurka egindako erasoan. Bi egun geroago, Continuity IRAk Stephen Carroll polizia hil zuen, Craigavonen, Belfastetik 40 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.