tunisia

Poliziak ere, manifestazioan

Ben Ali presidente ohiaren erregimena "erabat bukatzeko" eskatu dute Tunisiako hiriburuko martxan.

2011ko urtarrilaren 22a
22:12
Entzun
Herritarrez gain, ehunka poliziak ere hartu dute parte gaur Tunisiako hiriburuan gaur egindako manifestazioan. Zine El Abidine Ben Ali presidente ohiaren erregimena "erabat bukatzeko" eskaera egin dute martxan. Agente batzuk kaleko jantzita joan dira eta beste batzuk polizia jantziarekin.

Astelehenean Tunisian batasun nazionaleko gobernua eratu zuten arren, asteartean lau ministrok dimisioa eman zuten. Ez zeuden ados gobernuaren osaerarekin, hogei ministroetatik hamabi Ben Aliren Batzar Konstituzional Demokratikoa (BKD) alderdikoak direlako, eta horietatik sei lehen ere bazirelako ministro -besteak beste, lehen ministroa, eta Atzerri, Barne, Defentsa eta Finantza sailetakoak-.

UGTT sindikatuko hiru ministro eta Lana eta Askatasunaren aldeko Foro Demokratikoko ministroa dira kargua utzi zutenak.

Tunisiako Auzitegi Konstituzionalak gaur zortzi zioenez, presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak 60 egunen buruan egin beharko dituzte. Konstituzionalak legebiltzarreko burua jarri zuen behin-behinean herrialdeko presidente: Mebaza. "Inor ez da geratuko prozesu politikotik kanpo", esan zuen Mebazak.

Ben Alik esku gogorrez agindu du 23 urtez Tunisian, eta hura erbesteratzea lortu du herritarren matxinadak. Presidente ohia Saudi Arabiara joan zen ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.