Poliziak gehiegikeriaz jokatu zuela dio arartekoak

2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Iragan maiatzaren 27an PoliziakKatalunia plazan kanpatuta zeudenhaserretuak indarrez kanporatu zituen. Kataluniako arartekoak egun hartako operazioa ikertu du, eta Poliziak gehiegikeriaz jokatu zuela azaldu du txosten batean.

«Ez zen beharrezkoa horraino heltzea», azaldu du Maria Assumpcio Vila arartekoak gertakarien inguruan. Plaza garbitzeko aitzakiarekin kanporatu zituzten bertan kanpatutako herritarrak. Egun batzuk lehenago, ordea, plaza inolako liskarrik gabe garbitu ahal izan zutela dio Vilak. Horrez gain, manifestariekin hitz egiteko ahaleginik egin ez izana eta identifikazio zenbakirik gabe azaldu izana kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.