Gyanendra erregeari boterea uzteko eskatzen diote manifestariek. Agintariek etxeratze agindu ezarrita bazuten ere manifestariak demokrazia eske irten dira gaur ere kalera. Nepalgo Poliziak etxeratze agindua hautsi duten manifestarien aurka egin du tiro Katmandu hiriburuan eta gutxienez hiru lagun hil dituzte. Bestalde, Gulariyan egin duten manifestazioan gutxienez 26 manifestari zauritu dira. Poliziaren eta manifestarien artean izandako liskarretanb milaka lagun atxilotu dituzte dagoeneko.
Giza eskubideetan adituak diren NBE Nazio Batuen Erakundeko bost kidek gogor salatu dute egunotan Nepalen bizi den indarkeria egoera. "Manifestariek modu baketsuan baliatu behar dute manifestazioak egiteko duten eskubidea", dio agiriak. Era berean, Nepalgo Poliziak gehiegizko indarkeria erabili duela saltu dute NBEko adituek.
Manifestazio erraldoia
Biharko manifestazio erraldoia antolatu du oposizioak Katmandu hiriburuan. Milioi erdi lagun espero dituzte. Baina Gyanendra erregeak etxeratze agindua jarri du, protestak saihesteko asmoz.
Indiako ordezkari Karan Singh atzo iritsi zen Nepalera, erregearen eta oposizioaren arteko bitartekari lanak egiteko asmoz. India da, egun, Nepalek duen aliatu bakarra. Baina zenbait iturriren arabera, New Delhirentzat oso zaila da Gyanendra erregearen politika sostengatzen jarraitzea. Hori dela eta, hauteskundeak egiteko eskatuko dio Singhek agintariari: «India kezkatuta dago egoerak okerrera egin duela ikusita. Indarkeria eta anarkia zabaltzen ari dira».
Nepal
Poliziak manifestarien aurka egin du tiro eta hiru lagun hil dira
Bi aste daramatzate nepaldarrek demokrazia eske. Denbora horretan egoerak okerrera egin du, eta Gyanendra erregeak lehengoan jarraitzen du, nazioarteak amore emateko eskatu arren. NBE Nazio Batuen Erakundeak salatu egin du erregeren aginteak manifestarien aurka erabilitako indarkeria. Gaur ere, segurtasun indarrek tiroka erantzun diete manifestariei. Gutxienez hiru lagun hil dira eta 26 zauritu dira Katmandu hiriburuan eta Gulariya herrian izan diren protestetan. Orotara, 14 dira jadanik hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu