Poliziak negar gasarekin sakabanatu ditu protestak Iranen

Duela hamar urte milizia islamistek ikasleen manifestazio bati indarrez erantzun izana ari ziren oroitzen

Erredakzioa
2009ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Iragarri zuten moduan, eta azken boladan egiten ari diren bezala, Irango Poliziak kontra egin die beste behin manifestariei. Atzo, baina, duela hamar urte gertatutakoa gogorarazteko egin zuten protesta ehunka ikaslek. Basij milizia islamistak indarra baliatu zuen milaka ikasleren aurka, 1999ko uztailaren 8an.

Atzo, 200 eta 300 lagun arteanatera ziren kalera. «Heriotza diktadorearentzat» oihu egin zuen zenbaitek, AFP berri agentziaren arabera. Negar gasa jaso zuten ordainetan. Hainbat lagun ere atxilotu zituzten poliziek, gehienbat manifestazioarekin bat eginez bozina jo zuten auto gidariak. Aurretik pasatu zieten abisua agintariek: «Edozein aldarrikapen legez kanpokoa izango da, eta orain artean bezala erantzungo dute segurtasun indarrek», ohartarazi zuen herenegun Morteza Tamadon-ek, Teherango gobernadoreak.

Milaka ikaslek egin zuten manifestazioa 1999ko uztailaren 8an Teherango Unibertsitateko campusean. Gobernuak Salaam egunkari erreformista itxi zuelako, eta Legebiltzarrak onartu berri zituen legeek iritzi askatasuna mugatzen zutelako ziren kexu. Gauerdia pasatxo zela, ordea, milizianoak sartu ziren campusean, eta ehunka lagun zauritu zituzten. Teherandarrak hori jakin zutenean, kalera atera ziren, eta liskarrak are gogorragoak izan ziren orduan.

Diplomazialariak, aske

AEBetako armadak2007an Iraken menpeko Kurdistanen atxilotutako diplomazialari irandarrak aske utzi dituzte. Irango Irna berria agentziak zabaldu du berria. Informazio horren arabera, Nuri al Maliki presidentearekin bildu ziren atzo Mahmud Fahadi, Majid Gaemi, Abbas Khami, Majid Dagheri etaMohsen Bageri. Guztiei Irango matxinoei laguntzea leporatzen zien Pentagonoak. Marine-ek atzeman zituzten 2007. urteko urtarrilaren 1ean, Erbil hirian Iranek duen enbaxadan zeuden. Estatu Batuek atzo goizean utzi zituzten Irango agintarien eskuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.