New York Times egunkariak zabaldu ditu Michael Brown gazteari eginiko autopsiari buruzko datuak; Poliziak gutxienez sei tiro egin zizkion; horietako bi, buruan. Gainerako tiroek eskuin besoan jo zuten Brown. Senideen eskariz eginiko autopsia da argitaratutakoa.
Abuztuaren 9an hil zuen Poliziak Brown, eta, handik astebetera astebetera, protestek ez dute etenik izan. Jay Nixon Missouriko gobernadoreak etxeratzeko agindua ezarri du bigarren gauez bart iluntzerako, baina herritar ugari kalera atera dira, eta istiluak izan dira manifestarien eta polizien artean.
[youtube]http://youtu.be/1e9bu0tZSu4[/youtube]
Negar eragiteko gasa eta gomazko pilotak jaurti dituzte poliziek, eta lagun bat zauritu dute.