Irudia.Kaxmir
POLIZIAREKIN HARRIKA ASKATASUN ESKE
Jammu eta Kaxmirren Askapenerako Fronteko ekintzaileek istilu artean ospatu dute Maqbool Bhat taldearen fundatzailearen hilketaren 27. urteurrena. Manifestaziora deitu zuten urteurrenaren harira, baina Polizia gogor jazarri zaie. Harrika erantzun dute manifestariek. Poliziak hainbat ekintzaile atxilotu ditu. Kaxmir Indiaren eta Pakistanen artean zatituta dago. Indiako zatia, Jammu eta Kaxmir estatuek osatzen dute, eta lurralde horren burujabetza eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu