Frantzia

Poliziaren furgoneta baten kontra auto bat leherrarazi du gizonezko batek Parisen

Gizonezkoa hil egin dela baieztatu du barne ministerioak. "Atentatu saiakera" bat izan dela zehaztu dute.

Polizia, gertaeren tokian. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
2017ko ekainaren 19a
07:44
Entzun

Eliseoko Zelaietan izan da talka, arratsaldeko laurak laurden gutxi aldera: gizon batek gidatzen zuen auto batek poliziaren furgoneta bat jo du, poliziaren arabera, nahita. Talkaren ondotik, leherketa bat izan da eta autoak su hartu du.

Frantziako Barne ministroa Gerard Collomben arabera, gizonezkoa hil da. Beste hildako edo zauriturik ez da izan. Atentatu saiakera izan dela zehaztu du.

Poliziak zabaldu du gizonezkoak bi gas bonbona eta Kalashnikov bat zeramatzala auto barruan. Poliziak fitxatuta zeukala ere esan dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.