Kataluniako erreferenduma

Poliziaren oldarraldia nazioarteko prentsan

Hedabide handien webguneek Kataluniako erreferendumaren gaiarekin zabaldu dute. 'Libération', 'The Guardian´' eta 'The National' egunkarien biharko azalak Kataluniari eskainia izango dira.

Jon Fernandez.
2017ko urriaren 1a
08:35
Entzun

Mundua Kataluniara begira jarri da, eta nazioartean zabaldu den argazkia argia da: Espainiako Polizia hautetsontziak indarrez kentzen, eta botoa eman nahi duten herritarrei indarrez oldartzen. Gai nagusia da munduko hedabide handienetako askotan: Kataluniako erreferendumari buruzko albiste, analisi eta erreportajeak dauzkate beren webguneetako lehen postuetan. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila bozkalekuetan sartu eta hautetsontziak eraman dituztela kontatu dute, oldartu egin direla hainbat hiritan eta indarkeria erabili dutela bozketa debekatzeko.

BBCNews atariak egun osoaren kronika argitaratu du, Tom Burridge kazetariak sinatuta. Artikuluaren amaieran aipatzen du gaurko egunaren aurretik ez zuela uste Katalunia independete izateko aukera erreala zenik. "Gaurko egunaren ostean, ordea, aukera errala dela uste dut".

CNN-k Kataluniako Generalitateko Jordi Turullen hitzekin titulatu du Kataluniari buruzko albistea: "Europaren lotsa". Generalitateak zaurituei buruz emaniko datua nabarmentzen du, eta polizien oldarraldien bideoekin osatzen du webguneko albiste nagusia.

'The Guardian'-en webguneko lehen albistea da Kataluniako erreferenduma —biharko egunkariaren azalean gai nagusia izango da—. Bere editorialaren izenburuan honakoa jarri du: "Estatu espainiarrak galdu egin du".

Libération egunkariak editoriala eta azala eskainiko dio bihar Kataluniako erreferendumari eta bertan izan den errepresioari. Editoralean gogor kritkatzen du Espainiako Gobernua, eta Europari esku hartzeko eskatzen dio.

The National egunkari eskoziarrak ere luze ematen du Katalunian gertatutakoaren berri.

Hedabide gehienak, Poliziaren oldarraldiaren irudia zuzenean kontatzen aritu dira Twitterren:

Eskoziako 'The National' hedabideak Bartzelonako Ada Colau alkatearen esanak aukeratu ditu, eta Katalunian tentsioa handia dela nabarmendu du:

'The Guardian'-ek Kataluniako Generalitateak zaurituei buruz emaniko azken datuak zabaldu ditu:

'Le Monde' zuzeneko kontakizuna egin du Kataluniako erreferendumari buruz, eta webgunean albiste nagusia  izan da egun osoan. Espainiarako 'Le Monde'-ren berriemaileak hainbat txio bidali ditu azken albisteekin:

 

"Dozenaka zauritu", Wall Street Journal-en:

"Auzitan dagoena ez da independentzia, demokrazia baizik", Eskoziako The National-en:

Poliziaren esku hartzeak eragindako tentsioaz, The Guardian:

Gomazko piloten tiroak eta zaurituak, La Repubblica-n:

 

"Kataluniaren desafioa Espainiari", New York Times-en:

 

Poliziaren indarkeria irudiak Liberation-en kontaketan:

Espainiako Poliziaren oldarraldia, BBCn:

"Kaosa Katalunian". The Telegraph-en kontakizuna sarean:

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.