Poliziekin akordioa lortu du Boliviako Gobernuak
LA PAZ. Maila apaleko poliziei soldata igotzea onartu du Boliviako Gobernuak, eta astebete iraun duen matxinada amaitu egin dute poliziek. Azken egunotako liskarren atzean eskuineko alderdiak eta AEBak daudela salatu du gobernuak. Matxinatu diren polizien aurka neurririk ez hartzea ere onartu du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu