Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak boza ematekoa zuen bozkalekuan, Sant Julià de Ramiseko ikastetxean, agertu da lehenik Guardia Zibila, 09:00 inguruan. Hautetsontziak babestean ari ziren herritarrak eraikinaren kanpoaldean pilatu dira, eta harresi bat osatu dute Poliziari bidea oztopatzeko. Guardia Zibilak harresia bortizki desegiten zuen bitartean, hauteskunde mahaiko kideek hautetsontziak gorde dituzte. Azkenean, Poliziak lortu du ikastetxera sartzea, baina ez ditu hautetsontziak atzeman, eta alde egin du.
Antzera aritu da Polizia gainontzeko bozkalekuetan ere: herritarrak erresistentzia baketsuan, eta polizia oldartuta, indarkeria neurrigabez. Poliziaren lehen helburuetakoa izan da Kataluniako Parlamentuko presidente Carme Forcadellek bozkatu behar zuen bozkalekua ere.
Kataluniako Gobernuaren hitzetan, Espainiako segurtasun indarren jokabidea "kriminala" izan da, eta iragarri du Europako erakundeetan salatuko duela. Jordi Turullek bozkalekuak itxi aurreko agerraldian gaineratu du nazioarteko epaitegien aurrean erantzun beharko duela. Herritarren kontrako erasoak gaitzetsi ditu Generalitateak. Bereziki, Kataluniako Hezkuntza ministro Clara Ponsatiren kontrakoa.
Horrez gain, zaurituetako bati ebakuntza egin behar izan diote, Poliziak gomazko pilotaz jo duelako begian. Generalitateak gogorarazi du gomazko piloten erabilera debekatuta dagoela Katalunian, 2014. urteaz geroztik.
Kataluniako Gobernua ez da izan polizien bortizkeria salatu duen bakarra. Nazioartetik hainbat gaitzespen mezu zabaldu dira sare sozialetan.
Hala jaso dute sare sozialetan berehala zabaldu diren hainbat bideok:
Gomazko pilotak debekatuta daude Katalunian. Hainbat lekukok salatu dute Espainiak gaur erabili dituela @stopbalesdegoma#katU1pic.twitter.com/GmWoSyp1tm
— Berria.eus (@berria) 2017(e)ko urriak 1
Guardia Zibilak dio legalitatea betetzen ari direla. Espainiako Gobernuak proportzionaltasuna eta profesionaltasuna aipatu ditu #katU1pic.twitter.com/G9DIiRiqJ1
— Berria.eus (@berria) 2017(e)ko urriak 1
Espainiaren jazarpenaren irudiek munduari buelta emateko eskatu dute #katU1https://t.co/4bdltxbqHGpic.twitter.com/VbrCl6UBpF
— Berria.eus (@berria) 2017(e)ko urriak 1
#katU1 Jazarpena Katalunian. Hitzak, soberan. Zaurituak, dimisio eskaerak eta Bartzelonaren eskaera #katU1https://t.co/4bdltxbqHGpic.twitter.com/827iU3pcf1
— Berria.eus (@berria) 2017(e)ko urriak 1
Hesiak eta sareak hautsi ditu Espainiako poliziak Kataluniako eskoletan sartzeko, bortxa neurrigabeko irudiak pic.twitter.com/RXDOZCUjK8
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko urriak 1