munDUA

Poloniak etzi sinatuko du Lisboako Ituna, eta Txekia baino ez da faltako

Irlandako bigarren erreferendumeko baiezkoak animatu du ituna izenpetzera Lech Kaczynski presidentea. Txekiako gobernuburuak Oinarrizko Eskubideen Karta eransteko baldintza jarri du.

2009ko urriaren 8a
19:21
Entzun
Lech Kaczynski Poloniako Gobernuko presidentea Irlandak lehengo ostiralean Lisboako Ituneko bigarren erreferendumean zer bozkatuko zegoen, Irlandak baiezkoa eman zuen, eta Kaczynski kontserbadorearen laguntzaile batek gaur arratsaldean jakinarazi du Poloniak etzi sinatuko duela ituna. "Irlandak baiezkoa emanez gero, guk ere izenpetuko genuela esan genuen, eta hitza beteko dugu", esan dute gobernuko iturriek.

Poloniako Legebiltzarrak eta Senatuak iaz eman zuten Lisboako Itunaren aldeko botoa, baina Kaczynski ez zen animatzen izenpetzera, "Europan ez zegoelako erabateko babesik". Irlandak 2008ko ekainean kontrako botoa eman zuen, erreferendumean.

Txekiako egoera

Txekiar Errepublika da ituna berretsi ez duen beste estatua. Han ere Parlamentuan eta Senatuan emana dute sostengua, baina Vaclav Klaus Gobernuko presidentearen sinadura falta da. Hamazazpi senatarik itunari hango Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitearen kontua konpondu beharko dute, hala ere, itunak aurrera egin baino lehen; Txekiako Konstituzioaren kontrakoa dela argudiatu dute.

Gainera, Klausek gaur bertan sinatzeko baldintza bat jarri du: itunean Oinarrizko Eskubideen Karta jasotzea.

Urriaren 29an eta 30ean bilera egingo dute Batasuneko ordezkariek, Irlandako emaitzak eta Txekiarekin hartu beharreko jarrera aztertzeko eta Europako goi mandataria aukeratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.