Poloniako Armadako hegazkin batek lurra jo du Miroslawieceko aireportutik hurbil, hain justu, lur hartzeko prestatzen ari zela, eta, ondorioz, barruan zihoazen lagun guztiak hil dira: eskifaiako lau kide eta hamasei bidaiari, guztiak militarrak. Hain zuzen ere, Varsovia hiriburuan batzar militar batean parte hartu, eta Miroslawiecera itzultzen ari ziren.
Bart izan da ezbeharra, eta zenbait orduz Poloniako Gobernuak ez du gertatutakoari buruzko informaziorik eman; familiei berria emateko zain izan direla argudiatu dute.
Istripua izan duen hegazkina C295M bat da, Espainiako Construcciones Aeronauticas S.A. enpresak egindakoa.
Mundua
Poloniako Armadako hegazkin batek lurra jo du, eta 20 militar hil dira
Varsovia hiriburuan batzar batean parte hartu eta Miroslawieceko aerodromora itzulerako bidaia egiten ari ziren. Lehen ikerketen arabera, pilotuaren akatsen batek edo eguraldi txarrak eragin dute istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu