Poloniako Nowe Maisto nad Pilicva herritik hurbil atzo gertatu zen errepide istripu batean hemezortzi langile hil ziren. Istripu larri hori nekazariak garraiatzenzituen furgoneta baten eta kamioi baten artean izandako talkaren ondorio izan zen.
Istripua 06:20 inguruan gertatu zen, Varsovia hiriburutik 80 kilometrora. Nekazariak lanera zeramatzan furgoneta bat ezkerreko aldean erabat jarri zen bihurgune batean, gehiegizko zamagatik, diotenez. Hori egitean, parean zetorren kamio batekin talka egin zuen. Furgonetan zihoazen denak hil dira, istripua izan zen lekuan bertan, eta kamioiaren gidari, aldiz, arin zauritu da. Ezbeharra gertatu zen unean, behe laino izugarria zegoen.
Eguraldi txarra ez litzateke, haatik, istripu latz horren eragile bakarra. Ezen, Poliziak eman dituen argibideen arabera, nekazariak zihoazen furgoneta ez zen horretarako egokitua, sei jarleku baino ez zeudelako.
Poloniako Gobernuak hiru eguneko dolualdia agindu du, istripuan hil direnen gomutaz.
Poloniako hemezortzi nekazari hil dira errepide istripuan
Kamioi batekin jo duen furgonetan zihoazen hil diren pertsona guztiak, sei eserleku baino ez dituen ibilgailuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu