Hiru lehergailu zartarazi dituzte Bagdadeko Arsat auzoan Poloniak Iraken duen enbaxadorea igarotzen ari zen unean. Eraso horretan enbaxadorea arin zauritu da, baina pertsona bat hil da -polizia iturrien arabera, zibil irakiar bat-, eta beste lau zauritu dira. Zauritu horietatik hiru enbaxadako langileak direla agertu dute aipatutako iturriek.
Konboia Poloniako enbaxadara bidean zen; autoetako bat guztiz kiskalita geratu da. Segurtasun enpresa pribatu bateko kideaz arduratzen ziren segurtasunaz.
900 soldadu ditu Poloniak Iraken. Hain justu, hasiera-hasieratik Poloniako Gobernua Iraken inbasioaren eta AEBen estrategiaren alde izan da.
Irak
Poloniaren Irakeko enbaxadorea arin zauritu dute eraso batean
Gutxienez lagun bat hil da eta beste lau zauritu dira diplomatikoaren konboiaren kontrako atentatuan. Bagdadeko Arsat auzoan eraso diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu