Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak azaldu du planak hamalau "pauso politiko" biltzen dituela, eta horiek indarkeria amaitzea dutela helburu.
Atzo, Radan gerra legea bozkatu behar zutelarik, "alde bakarreko su-eten labur bat" emateko prest agertu zen, bezperan Vladimir Putin Errusiako presidentearekin telefonoz hitz egin ostean.
Aldi berean, baina, Slaviansk inguratu eta miliziano errusiazaleak "akabatzeko" operazioa bururaino eramateko planaren berri eman zuen Ukrainako presidenteak.