UKRAINA

Poroxenkorekin hitz egiteko baldintzak ezarri ditu Donetskeko ordezkariak

Ukrainako hauteskundeetako garailearekin elkarrizketak hasteko prest agertu da Denis Puxilin.

2014ko maiatzaren 26a
08:14
Entzun

Atzo egin zituzten presidentetzarako hauteskundeak Ukrainan, eta lehen emaitzak eskuan, bere burua presidente aldarrikatu zuen Petro Poroxenkok.

Hauteskunderik ez zuten egin atzo, ordea, Ukraina ekialdean. Denis Puxilin Donetskeko Herri Errepublikako ordezkaria prest agertu da Poroxenkorekin mintzatzeko, baina hainbat baldintza ezarri ditu horretarako. Errusiak bitartekari lanak egitea, "gerra presoak trukatzea" eta Kieveko "okupazio indarrak" joatea dira baldintza horiek.

Europako Batasunak txalotu egin ditu Ukrainako bozak, eta "neurri zehatzak" hartzeko eskatu du ekialdeko errepubliketan eta Errusiarekiko harremanetan tentsioa baretzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.