Bolivia

Porrot egin du Bolivian hauteskundeak aurreratzeko akordioak

Ordu askotako negoziazioen ondoren, Boliviako Kongresuak ez du lortu hauteskunde orokorrak aurreratzeko akordiorik. Herritarrak interes handiz ari dira jarraitzen negoziazio horiek, duela aste batzuk Gobernuaren aurkako erreboltetan eskatzen zutena, besteak beste, hauteskundeak aurreratzea baitzen.

2005eko uztailaren 1a
16:42
Entzun
Errebolta handiak bizi izan ziren duela aste batzuk Bolivian. Azkenean, presidentearen dimisioaren eta hauteskundeak aurreratzeko promesarekin baretu ziren. Kongresuak, ordea, porrot egin du bozak aurreratzeko negoziazioetan, akordioa ezin lortuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.