Port Saideko auzia dela eta, Egipton 75 lagun auzipetuta
KAIRO. Egiptoko fiskal nagusi Abdel Magid Mahmudek 75 pertsona auzipetu ditu joan den otsailaren 1ean Port Saideko estadioan gertatutako sarraskiagatik. 74 lagun hil ziren gutxienez. Akusatuen artean bederatzi polizia eta bi adingabe daude. Masry eta Ahly taldeen arteko partidaren osteko liskarrek krisi politikoa eragin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu