Portugalen bidaiari bat hil da tren istripu batean
lisboa Tren bat bere bidetik irten zen atzo Portugalgo iparraldean; istripuaren ondorioz, bidaiari bat hil eta 43 zauritu ziren. Zaurituen artean bi oso larri daude. Istripua zerk eragin zuen argitzeko ikerketa abiarazi dute, baina oraindik ez dute argitu zergatik atera zen trenbidetik. Trenean 47 bidaiari zihoazen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu