Portugalen ekainaren 5ean izango dira bozak
LISBOA. Ekainaren 5ean izango dituzte Portugalen hauteskunde aurreratuak, Anibal Cavaco Silva presidenteak iragarri duenez. Jose Socrates lehen ministroak joan den astean dimisioa eman zuen, murrizketen laugarren plan ekonomikoa atzera bota zuenean Legebiltzarrak. Pedro Passos Coelho PSD alderdi kontserbadoreko kidea da faboritoa, inkesten arabera. Erreskate planari buruzko eztabaida, dena den, bozen ondoren bideratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu