Gaur goizean, Kongresuan pentsioen inguruan hitz egiten ari zirela, Joan Tarda diputatu katalanak Guillem Agullo gazte valentziarraren heriotza gogoratu nahi izan du katalanez. Izan ere, gaztea orain dela hogei urte erail zuen ultraeskuindar talde batek.
Alfred Bosch ERCko bozeramailea ere Kongresutik kanporatu dute. Izan ere, egun Kataluniako eskoletan familia batek klaseak gazteleraz izan daiten nahi badu, klase guztia derrigortzen du gazteleraz ikastera. ERCko bozeramaileak onartua izan den erabaki hori Kongresura eraman nahi izan du, eta hitza katalanez hartu du; Posadak hura ere Kongresutik bota du.
Tardak hitza zuenean, Kongresuko lehendakariak hiru aldiz esan dio ez duela eskubiderik katalanez hitz egiteko, eta Kongresutik bota du. Haren ostean Sabino Cuadra Amaiurreko ditputatuak hartu du hitza, eta, Tardarari sustengua eman nahian, euskaraz hitz egiten hasi da; ondoren gazteleraz segitu du.
Tardak berak salatu du Kongresutik kanporatu izana.
Presodent Congrés m'expulsa x parlar en català. Nosaltres hem d canviar d llengua a Cat., xò ells no. Xò hem tingut temps x recordar Agulló
— Joan Tarda i Coma (@JoanTarda) 2013 apirila 11