ESPAINIA

PPk 200.000 pertsona bildu ditu Madrilen

2005eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
PP Alderdi Popularrak Konstituzioaren alde Madrilen antolatuko manifestazioan 200.000 pertsona inguru bildu ziren atzo. Tartean Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznar eta EAEko PPko presidente Maria San Gil. Alderdiko buru Mariano Raxoik gogor kritikatu zuen Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero: «Estatu autonomikoak ez du esan nahi nazioa zatikatzea. Nazioa bakarra da, espainola». Bartzelonan (Katalunia, Herrialde Katalanak), bestalde, 50 pertsona inguru bildu ziren PPren egoitzaren aurrean, Madrilen antolatutako manifestazioaren aurka protestatzeko. Espainiako nahiz Kataluniako alderdiek ere gogor kritikatu zuten PPren jarrera. ERC Esquerra Republicana de Catalunyako kide Joan Saurak Kataluniako Estatutuaren kontrako manifestazioa gezurretan oinarrituta antolatu izana leporatu zion Raxoiri: «PPren hobia izango dena egiten ari da. Bakarrik geratu da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.