Espainia / M-11ko atentatuak

PPk bozketan parte hartu gabe onartu ditu M-11ko Madrilgo Kongresuko batzordeak gomendioak

PPk ezik gainerako alderdi guztiek adostatuta, segurtasunari eta biktimei buruzko gomendioak onartu ditu Espainiako Kongresuko M-11ri buruzko batzordeak. PPk ez du bozketan parte hartu.

2005eko martxoaren 8a
11:26
Entzun
Iazko martxoaren 11n Madrilen ia 200 pertsonaren heriotza eragin zuten atentatuen ingurukoak ikertzeko Espainiako Kongresuan eratu zen batzorde bereziak segurtasunari zein biktimei buruzko gomendioak adostu eta onartu ditu. PP soilik geratu da akordio horretatik kanpo; areago, bozketan ez du parte hartu.

Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko lehendakariordeak adierazi du kezkagarria iruditzen zaiola "oposizioko alderdi nagusi den heinean" PP adostasunetik kanpo geratzea, baina, era berean, azpimarratu du alderdiak berak hautatu duela "bakarrik" geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.