Mundua

PPk gehiengo osoa Galizian

%100 zenbatuta dela, 41 aulki eskuratu ditu (%45,7). PSGk 18 legebiltzarkide (%20,5), AGEk 9 (%14) eta BNGk 7 (%10,1). 38 aulkitan dago gehiengo osoa. Alberto Nuñez Feijoo izango da berriro Xuntako presidentea.

2012ko urriaren 21a
13:56
Entzun

PP: 41 aulki (653.934 boto, %45,72).
PS: 18 (293.671, %20,53).
AGE: 9 (200.101, %13,99).
BNG: 7 (145.389, %10,16)
UPD: 0 (21.212, %1,48).
Parte hartzea: %63,8.

PPri gehiengo osoa eragozteko itxaropenez aurkeztu ziren alderdi abertzaleak. Lehenengoz aurkeztu da AGE —Alternativa Galega de Esquerda —, BNGtik irtendako sektore batetik sortua, Xose Manuel Beiras buru duela.

2009ko hauteskundeak

PP: 38 legebiltzarkide (789.427 boto, %47,7).
PSG: 25 (524.488, %31,5).
BNG: 12 (270.712, %16,2).
UPD: 0 (23.796, %1,41).
Parte hartzea: %64,4.
Presidentea: Alberto Nuñez Feijoo (PP).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.