Gainontzeko alderdiek honako emaitzak lortuko lituzkeela jasotzen du CISek: CiUk 12 diputatu, IUk 10, EAJk 7, ERCk 6, BNGk 3, Coalicion Canariak 3, EAk bat eta Chunta Aragonesistak beste bat.
CIS Ikerketa Soziologikoaren Zentroak etxez-etxe 24.000 galdeketa egin ondoren zabaldu dituen datuak jasotzen dutenez, PPk 2000. urtean baino zazpi diputatu gutxiago lortuko lituzke, PSOEk 6 irabaziko lituzke, IUk beste bi, eta ERC izango luke gorakadarik nabarmenena, diputatu bat izatetik sei izatera pasako bailitzateke.
Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak
PPk gehiengo osoa lortu eta PSOEri 6,7ko aldea aterako lioke, CISen arabera
CIS Ikerketa Soziologikoaren Zentroak egindako inkestaren arabera, PPk Espainiako Gorteetarako Hauteskudeak irabaziko lituzke botoen %42,2a lortuta, eta Espainiako Kongresuan 176 diputatu eskuratuko lituzke. Hala, azken lau urteetan izan duen gehiengo osoari eutsiko lioke. PSOEri 6,7 puntuko aldea aterako liokela dio Jorge Fernandez Gorteetarako Estatu idazkariak Espainiako Kongresuan eman dituen datuei erreparatuz. Haren arabera, PSOEk 131 eserleku eskuratuko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu