mundua

PPk iragarri du irailetik aurrera berriro zezenketak izango direla Katalunian

Espainiako Kongresuak interes kulturaleko ekimen gisa jota, eskumena kenduko liokete Kataluniako Legebiltzarrari. Iaztik ez da zezenketarik han.

2013ko otsailaren 7a
19:21
Entzun

Kataluniako Legebiltzarrak zezenketak debekatuak dituen arren, Espainiako PPk iragarri du irailetik aurrera han berriro zezenketak izango direla. Kongresuko Kultura Batzordeko presidente Juan Manuel Albendeak esan du zezenketak interes kulturaleko ekimen gisa joko dituztela ekain aldera, eta ondorioz, eskumena Kataluniako Legebiltzarrari kendu egingo diotela. "Kataluniako legea bertan behera utziko dugu", esan du Albendeak.

Kataluniako zezenketa elkarteen federazioak 550.000 sinadura pasa bildu ditu, eta Espainiako Kongresuak asteartean ekimen legegile bat aztertuko du. Tramitera onartzen badute, eztabaida aldi bat irekiko da ganberan, azkenean bozketara iritsi arte. 

Dena dela, PPko parlamentarioak adierazi du Kongresuak erabaki hori hartuta ere azkenean giltza zezenketen arloko enpresarioek izango dutela.

Kataluniako Legebiltzarrak 2010eko uztaileko saio batean erabaki zuen zezenketak debekatzea. 2012an jarri zuten indarrean neurria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.