ESPAINIA

PPren jokaera alderdikoia izan zela ondorioztatu du M-11ko Batzordeak

Erasoaren osteko egunetan Gobernuak emandako informazioa ez zetorrela bat Poliziaren ikerketekin dio batzordearen txostenak

Erredakzioa
2005eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Iazko martxoaren 11tik 14ra bitarteko egunetan PP Alderdi Popularrak egin zuen kudeaketa alderdikoia izan zela ondorioztatu zuen atzo Martxoaren 11ko Batzordeak. Taldeak ia aho batez onartu zuen txostena, PP kontra agertu bazen ere. Testuaren arabera, PPk ez zuen behar bezala erantzun islamistek erasotzeko arriskuaren aurrean eta martxoaren 11 eta gero emandako erantzuna alderdikoia izan zen.

Gobernuak Krisi Egoeratarako Batzordea ez zuela deitu salatzen du txostenak. Jose Maria Aznar orduko Espainiako presidentea, Gobernuko zenbait kide eta beste kargu batzuk soilik bildu ziren. Gainera, txostenaren arabera, agintariek ETA zela esatean, informazioa bere onerako erabili nahian zebilen, martxoaren 14ko hauteskundeei begira. Izan ere, poliziak emandako informazioaren eta Angel Acebes Barne ministro ohiak emandakoaren artean alde handia zegoela ondorioztatu dute. «Batzordeak aztertutako datu denek islamistek egindako eraso baten aurrean geundela adierazten zuten ikerketek».Nazioarteko eta Espainiako Poliziak islamiarren eraso bat egoteko arriskua ohartarazi zutela dio txostenak, baina PPren Gobernuak ez ziola behar bezalako arretarik jarri. Hala, Asturiaseko lehergaien kontrola ez egin izana ere aipatzen du. Horrek, baina, ez duela esan nahi sarraskia saihes zitekeenik azpimarratu zuen Batzordeak.Txostenak PSOE, IU eta ICV alderdiek eratutako batzorde bateratuaren lana, gainontzeko alderdien ondorioak eta abokatuen txostenak biltzen ditu etamartxoaren 11ko urteurrenean onartutako testuan oinarritzen da. Hiru zati nagusitan banatzen da. Alde batetik erasoak baino lehenagoko egoera. Bestetik, erasoen ostean Gobernuak egindako kudeaketa; eta azkenik, hemendik aurrera hartu beharreko neurrietan. Popularrek hirugarren zatia banatuta bozkatzeko eskatu zuten eta PP puntu gehienetara atxiki zen.Izan ere, PP ez dago batzordea ixtearekin ados. Vicente Martinez Pujalte PPko bozeramailearen arabera, PSOEk eta beste alderdiek galdera asko erantzun gabe utzi nahi izan dituzte. Hala, PPren egoitza aurrean egindako protestak aipatu zituen. Baina txostenak dio, protestak ez zituzten alderdi politikoek deitu.

Hartu beharreko neurriak

Hartu beharreko neurrietan alderdiak ez dira puntu denekin ados jarri. Hala ere, biktimen arretarako neurriak hartzea, instituzioek terrorismoaren kontra lan bateratua egitea eta bitarteko polizial eta judizial gehiago hartzea adostu dute. PPk nazioarteko terrorismoaren inguruko proposamena onartu du, baina zehaztasun batzuekin. Bestalde, CiUk, ERCk, EAJk eta talde mistoak ondorio politikoen zuzenketak eskatuko ditu hilaren 30eko osoko bilkura baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.