Hauteskunde batzordearen arabera, 553.270 boto eskuratu ditu Sabines zentro-ezkerreko hautagaiak; PRIren hautagai, baina, oro har, eskuinak babesten zuen Antonio Aguilar Bodegasek, berriz, 546.938 boto lortu ditu. Beraz, aldea txikia izan da, 6.332 botokoa.
Nolanahi ere, Aguilar Bodegas eskuinaren hautagaiak ez du emaitza onartu, eta helegitea aurkeztuko duela iragarri du.
Azkenaldian, gatazkatsuak eta lehiatsuak ari dira gertatzen bozak Mexikon. Chiapasko Gobernadorea aukeratzeko hauetan ez ezik, Mexikoko presidentea hautatzeko uztailean egin zirenek ere tirabirak izan dira: lehia oso handia izan zen, eta zenbaketa guztian Lopez Obrador PRDko hautagaia aurretik joan ondoren, azkenean, Felipe Calderon eskuineko PAN alderdiaren hautagaia jo zuen irabazle hauteskunde batzorde nagusiak. Lopez Obradorrek iruzurra salatu, eta helegitea aurkeztu zuen. Zenbaketa berriro egitea eskatu zuen, baina hauteskunde batzordeak soilikbotoen ehuneko txiki bat berriro zenbatzea onartu du. "Iruzurra" salatzeko mobilizazioak egiten ari dira Lopez Obradorren aldekoak.
Mexiko
PRDk irabazi ditu Chiapasko gobernadoretarako hauteskundeak
Chiapasko Hauteskunde Batzordearen arabera, zentro-ezkerreko PRD alderdiko hautagai Juan Sabinesek irabazi ditu gobernadore izateko bozak. Hala ere, lehia estua izan du eskuineko hautagaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu