Iraken okupazioa

Presakako batzarra egiten ari da Irakeko Parlamentua, Kontituzio proiektuari azken uneko zuzenketak egiteko

Hajem Al Hassani Irakeko Parlamentuko presidenteak presakako batzarra antolatu du gaurko, larunbatean erreferendumean bozkatuko den Konstituzio proiektuari azken uneko zuzenketak egin ahal izateko. Parlamentuko iturriek agertu dutenez, bilera luzeak egin dituzte bart gauean Irakeko alderdi nagusiek —Legebiltzarretik kanpo diren sunitek barne—, eta hainbat zuzenketa egiteko ados jarri dira. Zuzenketak aurrera ateraz gero, litekeena da sunitek jarrera aldatu eta Konstituzioaren aldeko botoa eskatzea.

2005eko urriaren 12a
13:36
Entzun
Nolanahi ere, iturri horiek ez du agertu Irakeko Konstituzio proiektuko 139 artikuluetatik zeintzuk diren zuzenduko direnak. Zuzenketak aurrera ateratzen badira oso litekeena da alderdi sunitek orain arte Konstituzioaren inguruan izan duten jarrera aldatzea. Izan ere, larunbateko erreferendumerako ezezkoaren aldeko kanpaina egin dute, baina bart hitzartutako zuzenketak onartzekotan baiezkoa eska dezakete.

Konstituzio proiektuaren zuzenketa ofizializatzeko Irakeko agintari nagusiekin ekitaldia egingo dute Parlamentuan; besteak beste, Jalal Talabani presidenteak parte hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.