Pakistan

Presidente eta armadaburu karguak uzteko exijitu dio Bhuttok Musharrafi

Oposizioko burua etxean atxilotuta dauka berriro Pakistango Poliziak. Galarazpenei aurre eginez, Musharrafek ezarritako salbuespen egoeraren kontrako martxan parte hartzeko ahalegina egiten ari dira ehunka lagun.

2007ko azaroaren 13a
18:59
Entzun
Benazir Bhuttoren PPP Pakistango Herritarren Alderdiak Pervez Musharraf presidente eta armadaburuak ezarritako salbuespen egoeraren kontrako manifestaziora deitu du gaurko; Lahoretik Islamabadera martxa handi bat egitea dute helburu. Musharrafen Gobernua armadaren eta Poliziaren bidez manifestazio hori galarazteko ahalegin guztiak egiten ari da. Besteak beste, Bhutto etxean atxilo hartu dute bart, zazpi egunerako, martxa horretan parte har dezan eragozteko.

Hain zuzen ere, atxilotuta daukaten Lahoreko etxetik egindako adierazpenetan Musharrafen dimisioa exijitu du lehen ministro ohi eta oposizioko buruzagiak; armadaburu kargua ez ezik, presidentezia ere uzteko eskatu dio. Bhuttoren arabea, Musharrafek salbuespen egoera ezarri eta hurrengo egunetan izan duen jokaerarekin bertan behera utzi du Pakistanen demokraziarako"bide orria".

Arestian esan bezala, armada eta Polizia eginahala guztiak egiten ari dira gaurko martxa eragozteko, baina hala eta guztiz ere, ehunka lagun kalera atera dira oztopo horiei aurre eginez. Bhutto atxilotuta daukaten etxearen inguruan ere haren ehunka jarraitzaile hasi dira batzen, nahiz eta eraikina Poliziak erabat inguratzen duen. Istiluak ere izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.