Mahfud Ali Beiba

Presidente maitatua

2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Mahfud Ali Beiba Mendebaldeko Saharako Parlamentuko presidentea (1953-2010) oso maitea izan zen bere herrian, eta, horregatik, Fronte Polisarioak omenaldia egin dio; izan ere, erakundearen fundatzaile nagusietako bat izan zen, eta behin baino gehiagotan hautatu zuten lehen ministro. 1997tik hil arte, NBE Nazio Batuen Erakundeak zuzendutako negoziaketetan parte hartu zuen Marokorekin, sahararren bozeramaile. Fronte Polisarioaren esanetan, «jakinduriarekin eta justiziarekin» saiatu zen Mendebaldeko Sahararen egoera konpontzen eta bide baketsuak defendatu zituen. Ali Beiba «abertzale leialtzat» zeukaten alderdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.