Ekuador

Presidente ohiari aterpe politikoa eman dio Brasilek

Lucio Gutierrez Ekuardorgo presidentea kargutik kendu zuten atzo, eta hark ihes egin zuen. Brasilgo Gobernuak eman dio aterpe politikoa, eta orain, Brasilek Quiton duen enbaxadan dagoela diote. Bien bitartean, egoera ez da batere baretu Ekuadorren. Alfredo Palacio presidente berriak Konstituzioa aldatuko duela hitz eman du, baina herritarrak ez dira konformatzen. Kalean jarraitzen dute, Gutierrez Ekuadorren bertan epaitzea eskatzeko.

2005eko apirilaren 21a
10:27
Entzun
Brasilgo Gobernuak babes politikoa eman dio Ekuadorreko presidente ohi Lucio Gutierrezi. Izan ere, atzo bere kargutik kendu ostean, haren bizia arriskuan dagoela uste dute. Herritarrek haserre jarraitzen dute ordea Gutierrezekin, eta Quitoko aireportura joan dira, hura herrialdetik ateratzea ekidin asmoz. Izan ere, Gutierrez Ekuadorren bertan epaitzea nahi dute.

Alfredo Palacio izendatu zuten presidente berri, baina herrialdeko egoera baretzen ez zuen askorik lagundu horrek. Palaciok Konstituzioa aldatuko duela hitz eman badu ere, herritarrek kalean jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.