Mundua

Presidentea aukeratu dute Pakistanen

Mamnun Hussein aukeratu dute Pakistango presidente herrialdeko parlamentuko eta lau eskualde batzarretako diputatuek.

Berria.info
2013ko uztailaren 30a
13:33
Entzun

Mamnun Hussein, 73 urteko ehungintzako enpresaria aukeratu dute Pakistango presidente, Asif Ali Zardariren ordez. PML-N alderdian egungo lehen ministro Nawaz Sharifen itzalean ibilia, politikan ez da orain arte nabarmendu, baina Sharifekiko leialtasunak eman zion Presidentetzarako hautagai bihurtzeko aukera.

Pakistango Parlamentuko eta lau eskualde batzarretako bozketak gora-beheratsuak izan dira, PPP alderdiak boikota egin diolako bozketari, presidentea aukeratzeko eguna aurreratu egin zutelako PML-Nren presioengatik. Botoa emateko eskubidea 674 diputatuk zuten, eta PML-Nren hautagaiak 426 ingururen babesa ziurtatua zeukan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.