Iran

Presidentea aukeratzeko bigarren itzulia egiten ari dira Iranen

47 milioi herritarretik gora dira Irango presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzuli honetan botoa emateko aukera dutenak. Kargurako buruz buruko lehian, berriz, bi hautagai: Haxemi Rafsanjani lehendakari ohi kontserbadorea eta Mahmud Ahmadinejad Teherango alkate are eta kontserbadoreagoa. Hori dela eta, garai batean Rafsanjaniren kontrako ziren sektore erreformistek haren aldeko botoa eskatu dute. Inkesten arabera, alde txikiz erabakiko da bata edo bestea izango den presidente.

2005eko ekainaren 24a
12:49
Entzun
Pentsaera kontserbadorekoa da Rafsanjani eta Irango erregimenean aldaketa nabariak egitearen kontrakoa. Baina, era berean, badu soslai pragmatiko bat Mahmud Ahmadinejad beste hautagaiaren ondoan "zentroko" egiten duena. Hori dela eta, erreformaren aldeko sektoreek Rafsanjaniren aldeko botoa eskatu dute, Ahmadinejad mutur-muturrekoa dela salatuz.

Rafsanjanik berak ere baliatu du mezu hori, eta "muturreko jarrerak" nagusi daitezen galarazteko laguntza eskatu die herritarrei. "Gure helburuak moderazio politikoa, ekonomia, gizartea, kultura eta nazioarteko harremanak indartzea dira", esan du botoa eman ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.