Presidentearen bidaiek estatu kolpearen susmoa indartu dute Pakistanen
Asif Ali Zardari Pakistango presidentea Dubaira joan da berriz. Oraingoan, ustez, ezkontza batera. Aurrekoan bihotzeko txiki batek eman ziola esan eta hiru aste igaro zituen, baina joan-etorrien erdian armadaren eta gobernuaren arteko tirabiren inguruko albisteak etengabeak dira, memogate auziaren harira: armadak estatu kolpea emango balu gobernuak AEBei laguntzeko ustez egindako eskaera da memogate, eta militarrek mende erdian izan zuten boterea berreskuratzeko asmoak uxatzerik ez dute lortu. Bozak aurreratzeko presioa ere jasaten ari da gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu