Presidentearen kargu hartzea ez eragozteko eskatu du Masek Katalunian

«Erantzukizunez» jokatzeko galdegin die CiUko buruak gainerako alderdi politikoei

Erredakzioa
2010eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Artur Masek bukatu ditu Kataluniako alderdiekin hauteskundeen ondoren egindako bilera saioak. Abenduaren hirugarren astean parlamentua osatzea espero du CiUko buruak, eta, horretarako, gainerako alderdiei eskatu die «erantzukizunez» jokatzeko eta presidentearen kargu hartzea ez eragozteko. Kataluniako Gobernurako CiU ez den bertze alternatibarik ez dago, Masen ustez.

CiUk 62 jarleku lortu zituen iragan igandeko bozetan, eta, presidentea hautatzeko, parlamentuaren gehiengo osoa behar du Masek -gutxienez 68 boto-. Lehenbiziko bozketan ez duela lortuko uste du CiUko buruak, baina bigarrenean presidente hautatuko dutela espero du-nahikoa du gehiengo soilarekin-. Kontrakoak «ziurtasun falta» eta «behin-behinekotasuna» sortuko lituzke, Masen arabera.

Alderdien jarrerarekin, pozik

Masek asteartean hasi zituen bilkurak gainerako alderdiekin. Azken bilera herenegun egin zuen, Solidaritateko buru Joan Laportarekin. Denen jarrera positiboa izan dela adierazi du, eta nabarmendu du ez duela kontrako jarrera gogorrik aurkitu. Horregatik, kargu hartzeko bozketaren bigarren txandan gehienak abstenitu eginen direla espero du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.