munDUA

Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute Afganistanen

Azaroaren 7an egingo dute, gaur Hamid Karzai jarduneko presidenteak jakinarazi duenez. Kexuen Batzordeak 210 hauteslekutako botoak baliogabetzat jotzeko eskatua zuen

2009ko urriaren 20a
18:45
Entzun
Hamid Karzai Afganistango jarduneko presidenteak amore eman du eta lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren itzulia egitea onartu du. Hala jakinarazi du gaur, John Kerry AEBetako senatariarekin emandako prentsaurrekoan. Azaroaren 7an egingo dute bigarren buelta.

Afganistango Hauteskundeetako Kexuen Batzordeak 210 hauteslekutan jasotako milaka boto baliogabetzat jotzeko eskatua zuen. NBE Nazio Batuen Erakundearen bermea duen batzordea da.

Gaur bi hilabete egin zituzten presidentetzarako bozak, eta oraindik ez dituzte behin betiko emaitzak eman. Ustez, Karzaik ez luke gehiengo osoa izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.