ekialde hurbila

Preso palestinar baten ama hil da, gose greban 12 egun pasata

55 urteko emakumea bihotzekoak jota hil da Nabulus hirian. Israelgo espetxeen baldintza kaxkarrak salatzeko gose greban daude 2.600 preso palestinar eta beraien senideetako asko, abuztuaren 15etik. Gaur preso palestinar baten ama hil da.

2004ko abuztuaren 30a
18:10
Entzun
12 egun igaro ditu Ammar Al-Zen presoaren amak gose greban. Barauari aurre egin ezinda, 55 urteko emakumeari bihotzekoak eman dio Nabulus hirian. Hil egin da.

2.600 preso palestinar inguru dira 16.egunez gose greban dirautenak.

Datorren larunbatean mobilizazioak egingo dira Euskal Herrian

Askapenak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioak deitu dituzte Euskal Herriko bost hiriburutan. Abuztuaren 15etik gose greban diren preso politikoen egoera salatzeko manifestazioak egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, arratsaldeko 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.